Indaba prestatzen, iazko azoka berezian
Azaroko azoka berezia hartuko du Gernika-Lumoko merkatu plazak zapatu honetan. Oraingoan, gainera, Gernika-Lumoko indaba izango da protagonista. Harekin batera, ardoak ere bere lekua izango du.
09:00etan irekiko dute azoka, eta 14:30ak arte zer erosi izango dute gernikarrek. Izan ere, ekainetik abendura egiten dituzten azoka berezietan hainbat produktu ipintzen dituzte salgai: eskualdeko baserritarrek barazkiak eta fruta izango dituzte salgai, artisauek otzarak eta zeramikarekin egindako produktuak, patea, gazta, ogia, pastela eta beste ere izango dira zapatuko azokan.