Zaharkituta edota hondatuta zeuden bankuak eta zakarrontziak kendu eta berriak ipini dituzte. Besteak beste, 14 bide eta Talaixa artean jarri dituzte hiru banku eta lauzpabost zakarrontzi berri.
Horregaz batera, Gorgonio Rementeria kultur etxearen inguruan dauden umeen zabuak ere aldatu dituztela jakitera eman dute.
Udaletik azaldu dute hurrengo pausoa barandak konpontzea izango dela.