
Rafael Cristobal
Heziketaren oinaarriaren gakoak emango ditu Rafael Cristobal doktore eta irakasleak. Barrutia eta Allende Salazar ikastetxeetako guraso eskolak antolatuta, Cristobal Astran izango da barikuan, 17:30etik 19:30era. Sarerra librea da, eta edozeinek parte har dezakeela jakinarazi dute.
Hain zuzen, umeen hasierako urteek duten garrantzia azalduko du Cristobalek, eta gurasoei zenbait pauta emango dizkie, umeek esan nahi dutena ulertzen laguntzeko. Era berean, umearen hazkuntza prozesuan kontuan izan behar dena zer den ere argituko du Rafael Cristobalek barikuko hitzaldian, beste gauza batzuren artean.
Gurasoentzako formakuntza tailerra izango da, eta parte hartzeko gonbidapena egin du guraso eskolak. Rafael Cristobal izango dute gidari. Medikuntza, neurologia eta psikiatrian doktorea da bera. Mondragon Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) irakasle ere bada Cristobal, eta Hazitegi programaren zuzendaria da.