Harrera beroa egin diote eatarrek Jabier Salutregiri
Zortzi urteko zigorra osorik beteta, eguen goizean utzi zuten aske EGIN egunkario zuzendaria zen Jabier Salutregi. 18/98 sumarioan auzipetu eta zigortu zuten Salutregi. Burgosko espetxean bete du zigorra, eta eguen goizean kartzela atarian zain zituen ...

Zortzi urteko zigorra osorik beteta, eguen goizean utzi zuten aske EGIN egunkario zuzendaria zen Jabier Salutregi. 18/98 sumarioan auzipetu eta zigortu zuten Salutregi. Burgosko espetxean bete du zigorra, eta eguen goizean kartzela atarian zain zituen senide eta lagunak ezkerreko argazkian. Eako bizilaguna da Salutrregi, eta Busturialdeko herri horretan harrera beroa egin zioten eguen iluntzean. Herriko plaza jendez bete zen Salutregiri herrira ongi etorria emateko eskumako argazkian.