Udalak euskara batzordearen bilerara joateko deia zabaldu du
Gaur 19:00etatik aurrera Eskolondon egingo dute Euskara batzordea osatzeko lehen bilera, eta beste batzordeekin legez, udaletik batzarrera joateko gonbita luzatu diete herritarrei. Halaber, hilaren 29an izango da Kultura batzordearen inguruko lehen bat...
Etxebizitza eta tokiko Garapen Sozioekonomikorako batzordeak ere eratu zituzten aurreko asteetan. «Lehen bilera horietan batzordeak osatu dira, eta haiei dagokie osoko bilkuran onartuta dagoen plangintza estrategikoandatozen lau urtetarako udalaren egitasmoen berri ematen duenaagertzen diren gutxieneko edukiak lantzea», azaldu du Iratxe Arriola Eako alkateak.
Horietan, zinegotziekin batera, dozena bat herritarrek parte hartu dute batezbeste. «Azken batean denoi eragiten diguten gaiak dira, eta denok dugu zeresana gaiotan horregatik, jendea besteetan parte hartzera animatzea espero dugu».
Etxebizitzaren inguruko bileran herrian etxebizitzaren inguruan dauden arazoaz aritu ziren.
Udalerrian 1.013 etxebizitza daude guztira, eta horietatik herriguneko 300dik gora dira bigarren etxebizitzakasko udatiarrenak, eta badaude, halaber hutsik daudenak, eta eraberritzearen beharra duten udalaren eraikin batzuk, eta horiekaz zer eta zelan egin aztertuko dute. «Horretan zeozelan eragiteko asmoa dago. Lehenik bertoko etxe-jabeak sentsibilizatu eta azalduko zaie badagoela herrian jendea bertan bizi nahi duena eta ez duela non bizi. Udatiarrak ere asko ez dira jabeak, alokairuan datoz…» Halaber, etxebizitza tasatuei buruzko ordenantza batzuk egin, eta baserri-etxeetako eraikuntzazko esku-hartzeak erregulatuko dituzte.
Bestalde, herrian bertan bizi ahal izateko bertan lan eginda zein aukera dauden aztertu eta lantzen dabiltza Garapen Sozioekonomikorako batzordean: «Zein gaitasun eta baliabide ditugun aztertu eta hortik abiatuta hiru ildo nagusi zehaztu dira: Elikadura subirautza, baso kudeaketa eta turismoa».
Elikadura subirautzari dagokionez, herrian zelan gelditu dezaketen nekazaritzak daukan gainbehera aztertuko dute. «Pofesionalki orain dela 20 urte eskas 91 baserritar egotetik sei bat edo egotera pasatu gara». Hala ere, badira beste asko autokontsumorako ekoizpenagaz dabiltzanak eta hori ere bultzatzeko gauza bat dela argi dute: «Ikusi beharko da zein aukera sortu ahal diren elikagaiak bertan ekoiztu eta bertan kontsumitzeko, Bai indibidualki eta baita kolektiboki ere».
Turismoan, lehenik eta behin turismo eredua definituko dute, eta gero horretarako ekintzak bideratu: «Argi dugu berton integratzen den eredua behar dugula, ez turismo masibo bat. Inguru naturala erasotzen ez duena eta bertokoa balioan jartzen duena, baita turismo kultura ere, kultur arloan ekintza ugari egiten direlako hemen, eta bertako ondarea edo arkitektura zein arkeologia balioan jartzen dituena».