Hainbat familiak beraien herrialdea utzi behar izan dute/ ACNUR
Errefuxiatuen egoerarekin kezkatuta, dinamika berria hasi dute Gernika-Lumoko zenbait elkarte eta norbanakok. Astran egin zuten bilera astelehenean, eta aurrera begirako plangintza zehaztu gura dute. Gernikatik Mundurak bultzatuta, deialdiarekin bat egin zuten Gernika Gogoraatuz, Ideasur eta Bat ez da Gitxi taldeek zein norbanakoek ere. Hala, errefuxiatuen etorrera heltzen denerako instituzioek diseinatu duten plangintzaren berri izan zuten asteleheneko batzarrean. Momentua heltzerakoan nola jokatu aztertuko dute hurrengo saioetan; hala ere, errefuxiatuen egoera eta krisi humanitarioaren zergatia azaltzearen beharra ere ikusi dute talde horiek.
Horregatik, gerraren zergatiak azaltzeko kanpaina hasiko dute. Jendea informatzea izango da helburua, eta gerraren kontrako dinamika bat hastea. Diotenez, gizarteak ulertu behar du zergatik errefuxiatu horiek beraien herrialdeetatik alde egiten duten, eta gizartea ere arazoari aurre egiteko mugitzen hasi beharko litzatekeela. Horren harira, mendebaldeko herrialde, agintari eta gobernuek gerra horietan izan duten papera ere jakitera eman guraa dute. Gernikatik Mundurako kide Jokin Alberdik azaldu duenez, “salatu nahi dugu, modu batera edo bestera, gure gobernuek ere lagundu egin dutela gerra horietan; dela finantziazioarekin edo armak saltzen”.
Kalera atera gura dute salaketa, eta dinamika berriagaz hasteko hurrengo batzarra azaroaren 2rako deitu dute. Astran batuko diraa, 19:00etan.