Gernikako arbolaren kimua hartu du Ibarrak
Justizia Auzitegi Nagusietako presidenteak hartu zituzten atzo iluntzean, Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Bertan, foraltasuna defendatu zuen Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak. Haren esanetan, Konstituzioak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskumen esklusiboak eta eskubide hostorikoak aitortzen ditu, baina, askotan, baztertuak direla esan zuen, ezezagunak izateaz gain. Rementeriak esan zuenez, “ez ulertze horrek buruhauste ugari ekarri ditu; hori dela eta, gonbit egin die justizia-auzitegi nagusietako presidenteei dibertsitate hori modu positiboan ulertzeko eta eskubide historikoek euskal herritarrei utzitako ondaretzat jotzeko”.
Era berean, tradizioaren legatua eraldaketarekin eta aldaketarekin konbinatzen jakin behar dela esan zuen Ahaldun nagusiak. Ildo horretan adierazi zuen, kurtso judizialaren irekieran Urkullu lehendakariak «foru-nazioa» aipatu zuenean ez zela ari nozio abstraktu batez edo gaur egun balio ez duen kontzeptu batez. “Historian murgilduta dago herrialde honen muinetik eta tradizioetatik ateratzeko egokitze juridiko eta konstituzional bat ahalbidetuko duten formula berrien hazia. Egoera politiko enkistatuei eta nortasun-sentimendu desberdinen arteko desadostasunei irtenbidea emango dieten formulak. Formula berriak, alderdi guztien eskuzabaltasunetik abiaturik eta justifikazio historikoa bilaturik guztiok onar ditzakegun formula juridikoak bilakatu daitezke”, Rementeriak esan zuenez.
Autonomia Erkidegoetako Justizia Auzitegi Nagusietako presidenteak izan ziren atzo Gernikan; tartean, EAEko Justizia Auzitegiko buru Juan Luis Ibarra. Hain zuzen, Gernikako arbolaren kimua hartu zuen Ibarrak Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otaduiren eskutik.