
Atzo arratsaldean jokatu zuten Urbietan 2015-2016 denboraldiko bederatzigarren jardunaldia.
Gernikarrek hasieratik partidaren kontrola izan bazuten ere, zenbait unetan asko sufritzea tokatu zitzaien.
8. minutuan, Entziondoren pasea errematatuz Luarizek sartu zuen buruz norgehigokaren lehenengo gola. Horixe izan zen lehenengo zatiko jokaldirik aipagarriena.
Partidako lehen 45 minutuetan oso gol aukera gutxi izan baitzituzten talde biek. Lehen zatiko erdialdera Luarizek zelaia utzi behar izan zuen isquiotibialetako kontraktura baten ondorioz, eta haren lekuan Aimar irten zen berdegunera. Gero, Galan Portugaleteko jokalariaren kontrako penaltia eskatu zuten, baina, epaileak ez zuen penaltia adierazi.
Bigarren partida hasi eta gutxira pare bat aukera izan zituzten etxekoek. Aimarrek, esaterako 2-0-ekoa egiteko aukera izan zuen, Giralt atezainaren aurrean bakarrik geratuta, baina, baloiak haren hankan jo zuen. Hala, 54. mintuan heldu zen berdinketaren gola. Korner jaurtiketa batean, Zaratek lortu zuen markagailua berdintzea.
Baina, ordu laurden beranduago Entziondok area kanpotik gol ikusgarria sartu zuen, eta hortik aurrera etxeko jokalariek erakustaldia eman zuten.
83. minutuan sartu zuen Santamariak 3-1-ekoa, jaurtiketa indartsu batean. Partidako azken gola ere jokaldi bikain baten ondorio izan zen. Salutregik aurkariaren zelaian lekua egin, Santamariari baloia bidali, eta hark Aimarri baloia jaurti eta Aimarrek sartu zuen 4-1ekoa.
Sailkapenean bosgarren
Bederatzi jardunaldiren ostean, Barakaldo da Bigarren B mailako bigarren multzoko liderra, 22 puntugaz. Bi puntu gutxiago ditu RM Castilla bigarrenak eta Toledo da hirugarrena 18 puntugaz. Horien atzetik hamaseina puntugaz daude Getxoko Arenas eta Gernika.