
90 lagun inguru batu ziren herri bazkarian
Ajangiztarrek euskal jaia ospatu zuten zapatuan, Kanpantxuko plazan. Goizean eman zioten hasiera festari, dantzekin, eta baserriz baserri, poteoan ibili ziren gero, bazkalordurarte. Frontoian egin zuten eguerdiko jana 90 lagun inguruk, eta mahaiaren bueltan izan ziren herri kirol erakustaldia hasi arte . Egunari amaiera dantzan eman zioten, 20:00etan hasi zen erromerian.