
Herrementari bat burdina lantzen
Erdi Aroko itxura hartu du asteburuan Bermeok, eta horretan lagundu dute, herritarren jantziek, dendek eta tabernek jarritako apaingarriek, Alde Zaharreko azokak, kale animazioak eta Bermistorianen inguruan antolatutako gainontzeko ekintzek. Eguraldia lagun izan dute asteburuan bermeotarrek, eta asko izan dira giroaz gozatzera kalera atera diren herritarrak. Zapatuan, Goiko Plazara hurbildu zirenek, burdina zelan lantzen den ikusteko aukera izan zuten. Aurtengo beste berritasuna, Lodosako nekazariak izan dira. Lodosako piperrak erretzeko prozedura erakusten ibili dira; asko izan dira horiek dastatzera animatu direnak ere.
Herriko txikienek ere ez dute aspertzeko denborarik eduki. Oholezko hainbat joko izan dituzte, arkuzko tiroaren taldeak antolatutako jaurtiketetan parte hartzeko aukera izan dute, bai eta zeramika tailerrean ere.