
Alessandro Botturi nagusitu da, Gerard Farres Guell-ek egin du bigarren eta Stefan Svitkok osatu du podiuma.
Dakarrerako entrenamendu bikaina egin du ereñarrak Marokon (Afrika) urriaren 10etik 16ra. Aurtengo Dakarra egin zuen motorragaz aritu da Arana. Urtarrilean, berriz, Husqvarna markako moto berria estreinatuko du.
Barikuko azken etapa bigarren amaitu zuen Aranak, ordu bete, 40 minutu eta 23 segunduko denboragaz. Hain zuzen ere, Adrien Van Beveren etapako irabazlearengandik 43 segundura baino ez zen heldu.
Laugarren etapa zazpigarren amaitu zuen 3 ordu, 42 minutu eta 11 segunduko denboragaz. Etaparen irabazle Alessandro Botturi pilotuarengatik 5 minutu eta 26 segundora heldu da helmugara.
Hirugarren etapan, berriz, hamahirugarren amaitu zuen. 3 ordu, 5 minutu eta 29 segunduko denboran burutu zuen 387 kilometroko etapa. Adrien Van Beveren nagusitu zen, eta Arana harengandik 25 minutu eta 58 segundora sailkatu zen.
Bestalde, bigarren etapan, 2 ordu, 56 minutu eta 48 segundoko denboragaz hamabosgarrena izan zen. Mathias Walkner irabazlearengandik 20 minutu eta 36 segundora amaitu zuen. Lehenengo etapa, ostera, hasi bai, baina, utzi egin behar izan zuen.