Ondarroako manifestaziora joateko dei egin dute Lekeition eta Mutrikun
Ibon Iparragirre larriki gaixorik dagoen preso politiko ondarrutarra etxeratzeko eskatzeko domekan Ondarroan egingo den manifestaziora joateko deia egin dute Lekeition eta Mutrikun.Lekeition, esaterako, autobusa antolatu dute. Autobusa 12:00etan aterak...
Lekeition, esaterako, autobusa antolatu dute. Autobusa 12:00etan aterako da, Mandaskatik.
Mutrikun, aldiz, ez dute autobusik antolatu. Izan ere, Lurraldebusen zerbitzua orduro pasatzen da Mutrikutik.
Manifestazioa 13:00etan hasiko da Ondarroako Alamedan.
Beste alde batetik, preso gaixoen senide eta lagunek deituta, Etxera Gunearen aurkezpena egingo da bihar, 11:00etan, Bilboko Plaza Zirkularrean.