Teknologia berriei buruzko ikastaroa antolatu du Erroxapek
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, Erroxape Bermeoko Emakumeen Elkarteak teknologia berriei buruzko ikastaroa antolatu du. “Emakumea ahalduntzera goaz” lelopean antolatu dute ikastaroa, eta hainbat dira horretan jorratuko dituzten gaiak. Emakumeen elkartetik jakinarazi dutenez, web aplikazioak, informazio bilaketarako teknikak, e-posta eta sare sozialak landuko dituzte, besteren artean.
Untzeta Klik elkartearen eskutik jasoko dute ikastaroa, eta Bermeoko Kazetagunean izango da, udal merkatu plazan.
Ikastaroa sei martitzenetan izango da, 17:00etatik 19:00etara: urriak 20 eta 27 eta azaroak 3, 10, 17 eta 24.
Ikastaroa euskaraz eskainiko dela azaldu dute Erroxapetik eta plaza kopurua mugatua da. Parte hartu gura duenak elkarteak Erreten parkean duen lokalean eman beharko du izena, arratsaldeetan.