
Herri bazkaria ere egingo dute
Seigarren urtez, Euskal Jaia ospatuko dute ajangiztarrek, Kanpantxuko plazan. Zapatu honetan izango dute festa eguna. 11:30etik hasita, gauera arteko ospaizuna izango da Busturialdeko herrian. Bazkaria, herri kirolak, herri bazkaria eta erromeria izango dira Ajangizeko Euskal Jaian, besteak beste.
Egitaraua:
–
11:30. Dantzak.
Ondoren. Poteoa baserriz baserri, trikitixak lagunduta.
–
15:00. Bazkaria.
–
18:00. Herri kirolen erakustaldia. Ostean, kirol parte hartzaileak adin guztientzako.
–
20:00. Erromeria.