Irailaren 20an Arratzun jokatu zuten Bikotekako Bizkaiko Harrizulatzaile txapelketa.
Udalerriko probalekuan jokatuko dute, 13:00etatik aurrera. Proba horretan haien abilezia erakutsiko dute Bizkaiko zazpi taldetako ordezkariek.
Arratzuko Piratak Herri Kirol taldetik Iker Muruetak eta Asier Zubiagak parte hartuko dute. Burdin gazteak taldetik hiru kide egongo dira: Edu Hidalgo, Naria Quintela eta Borja Laureiro.
Errekatxo taldetik Luisma Casillas ariko da lehian, Gallarta taldetik Gonzalo Rufrancos, Kabiezes taldetik David Duran eta Trapagarandik Oskar Laso. Hala, Kz Kolpeka taldeko bi ordezkari egongo dira Ereñon: Arrate Beristain eta Salut Bueno.