Urtarrilaren 3an Buenos Airesen (Argentina) hasiko den Dakarra prestatzen ari da Ereñoko pilotua Marokon (Afrika).
Merzougako Rallyan ari da lehian astelehenetik, eta bihar amaituko da proba. Lasterketa amaitzeko etapa bakarraren faltan, sailkapen orokorrean 50.en dago.
Aurtengo Dakarra egin zuen motorragaz ari da Arana. Urtarrilean, berriz, Husqvarna markako moto berria estreinatuko du. Marokoko lasterketa oso aproposa da Dakarrerako entrenatzako, haren antzeko ezaugarriak dituelako eta lasterketa gogorra delako.
Merzougako rallyan gaur 266 kilometroko laugarren etapa jokatu dute, eta ereñarrak zazpigarren amaitu du 3 ordu, 42 minutu eta 11 segunduko denboragaz. Hain zuzen ere, etaparen irabazle Alessandro Botturi pilotuarengatik 5 minutu eta 26 segundora heldu da helmugara.
Atzo, hamahirugarren amaitu zuen. 3 ordu, 5 minutu eta 29 segunduko denboran burutu zuen 387 kilometroko hirugarren etapa. Adrien Van Beveren nagusitu zen, eta Arana harengandik 25 minutu eta 58 segundora sailkatu zen.
Herenegungo bigarren etapan, 2 ordu, 56 minutu eta 48 segundoko denboragaz hamabosgarrena izan zen. Mathias Walkner irabazlearengandik 20 minutu eta 36 segundora amaitu zuen.
Biharko azken etapan 162 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek. Dunen sari nagusian lasterketa ikusgarria lehiatuko dute. Gero, gauean egingo dituzte sari banaketa ekitaldia eta amaierako jaia.