Bermeoko EH Bilduk herri asanblada irekia deitu du biharko
Hauteskunde Orokorrei begira lanean jarrita daudela azaldu dute, eta horiek prestatzen hasteko lehenengo batzarra izango da biharkoa. Parte hartu gura dutenek, Nestor Basterretxea aretora hurbildu beharko dute, 19:30ean.
Biharko asanbladan, lehenik eta behin, Hauteskunde Orokorrei buruzko azalpen labur bat emango dutela diote. Ondoren, azken lau urteetan Amaiurrek Espainiako Kongresuan eta Senatuan izandako balantzearen azalpenak ematen jarraituko dutela jakinarazi dute.
Bestalde, lehenengo asanblada ireki horretan, Hauteskunde Orokorrei begirako hautagaiak aukeratzeko prozesuaren nondik norakoak azalduko dizkiete bertaratuko guztiei, eta hautagai posibleen izenen zerrenda osatzeari ekingo diote.
Bigarren asanblada irekirako data ere badute aurreikusita, urriaren 29rako, eguenerako, jarri dute hitzordua, hain zuzen ere, eta horretan egin beharrekoen berri ere emango dute bihar.