Gaur da Foruko euskara eskoletarako izena emateko azken eguna
Foruko Udalak herritarrei udalerrian bertan euskara ikasteko aukera eman gura die. Hori dela eta, 2015-2016 ikasturterako euskara eskolak antolatu ditu. Horietan parte hartu gura duten herritarrek, gaur dute izena emateko azken eguna.Herritarrek hainba...
Herritarrek hainbat ikastaro izango dituzte aukeran. Euskalduntze maila guztiak eskaintzeaz gain, alfabetatzea, euskaraz idazten eta irakurtzen ikasteko ikastaroa egongo da, bai eta gurasoei eta aitona-amonei zuzendutakoa ere. Ikastaroak astean lau ordukoak izango direla jakinarazi dute udaletik.
Datuak udaletxean
Euskara eskoletan parte hartu gura dutenek izen-abizenak, telefono zenbakia eta posta elektronikoa utzi beharko dituzte udaletxean. Udala jarriko da ondoren herritarrekin harremanetan.
Izena ematerakoan, gainera, goizeko ala arratsaldeko ordutegia nahiago duten aukeratu beharko dute herritarrek.