Baserriko esnea galzorian
Esne ekoizleek bizi duten egoera salatu dute azken hamarkadetan, baina egoera larriagoa da gaur egun; produkzio kostua baino merkeago saldu behar dute esne litroa gaur egun
Etorkizuna kolokan ikusten du EHNE Bizkaiak, eta neurriak eskatu ditu”Baserritik ezin bizi Bizkaian 160 esne ekoizle zenbatu zituzten iaz; hamar urtetan kopurua erdira murriztu da. Eta orain hogei urte mila baino gehiago ziren. Datuak kezkagarriak direla diote sindikatu eta ekoizleek. Sektorearen etorkizuna kolokan ikusten dute, neurri eraginkorrak eskatu. Bermeon du baserria Ane Miren Yustak: Zuluetatxu. Argi du zein den arazoa. Dioenez, esnea ondo ordainduko balute ez lukete laguntzen beharrik urte bukaeran zuloak estaltzeko. «Gure lanak ematen digunetik bizi nahi dugu, ez laguntzetatik». Baina diru laaguntzekin jende askok etenkina ateratzen duelaren susmoa du, «eta abeltzaina da onura gutxien hartzen duena». Urte asko daramatzate arazorekin bueltaka, eta abeltzaintza hiltzen utzi dutela deritzo. «Bermeon bi esne ekoizle gaude, eta besteak kaleko salmenta egiten du». Baserriaren aldeko apustua egin zuten, baina ez da nahikoa izan. «Bizirauteko nik baserria utzi eta kanpora jo behar izan nuen lana bilatzera. Senarrak egiten du lan baserrian eta nik lagundu egiten diot». Esnearen salmentatik baserritarrek negozio gutxi egin dzaketela dio Yustak. 50 abelburu dituzte, esnetarako batzuk, eta okelaren salmentarako beste batzuk. Hala ere, dioenez, haragia saltzetik ere ezer gutxi atera daiteke gaur egun. Bere prezioan saldu Europaren azken erabakiek esne gehiago ekoiztea ekarri duela nabari izan du Yustak ere, Eskaintza handitzean prezioek behera egin dute. Eta bertoko abeltzainen egoera are larriagoa dela dio. «Hemen sektorea krisian dago, gero eta gutxiago gara eta ez da kontsumitu beste ekoizten. Nondik dator, beraz, hemen erosten dugun esnea?», galdegin du.
Sektorearen aldeko apustu erreala egiteko eskatzen dute baserritarrek”Baserritarren eskaria argia da. Sektorearen aldeko apustu erreala egitea. Azterketa bat egin beharko luketela dio Yustak: esne ekoizleen egoera zein den ikusteko, zer nolako potentziala dagoen aztertu eta zer egin daitekeen hiltzen ez uzteko. «Zer egin daiteke bizirauten dugun eskoizleekin? Esnea gehiago ordaindu daiteke? Lagundu daiteke produzkioa hobetzen?». Era berean, laguntzak beharrizanen eta ganadutegien ezaugarrien araberakoak izan beharko liratekeela dio Bermeokoak. Errigoitiko Arriaga baserriko Fran Ortuzar ere bat dator Yustarekin; alegia, esnearen sektoreak bizi duen krisia ez dutela laguntzek konponduko. Dioenez, ekoizle askok utzi egin dute sektorea, egoerarekin nekatuta. Gainera, haren ustetan, egoerak ez du laguntzek jende gaztea lan honetara hurbiltzeko. «Inbertssio handia egin behar duzu ustiapena jartzeko; gutxi gorabehera, ehun milioi lehengo pezetatan». Negozioa hasteko laguntzak beharko lirateke, Ortuzarren esanetan, «eta produktua dagokion prezioan ordaintzea». Era berean, negozioari eusteko etekina ateratzea beharrezkoa dela nabarmendu du Errigoitikoak: tresnerian inbertsioak egiteko, produkzio katea hobetzeko… Baina gaaur egun horretarako margenik ez dutela dio, eta kexu da: «Pentsua bera esne litroaren bikoitza balio du». Erregularizazioa Esnearen prezio egokia, litro bakoitzeko, 40 zentimokoa litzatekeela dio EHNE Bizkaiako ordezkariak. Kantauri isurialdean, orografia dela eta, produzkio kostuak handiagoak direla azaldu du gainera, eta mendi inguruetan ere esne produkzioa bermatu beharko litzatekeela. EH Bilduk ere esne sektorea erregulatzeko plan integrala eskatu du Eusko Legebiltzarrean, eta, helburu horrekin, hamar puntu jasotzen dituen errekonbertsiorako plan integrala aurkeztu du. Sektoreak Hego Euskal herrian bizi duen egoera «oso kezkagarria» dela dio koalizioak. Europak kuoten sistema bertan behar uzteak kalte egin duela uste du. «Elikadura burujabetzaren printzipioaren aurka doan neurria da, guztia merkatuaren eskura utziz». Azken hilabeteetan esne ekoizleei %20 jaitsi diete Europan batazbeste ordaintzen izan dioten prezioa. Ordainean, Europak 500 milioi euroko laguntza agindu du, eta behi bakoitzeko 300 euroko laguntza etekinik ez duten baserritarrentzat. Baina laguntzak laguntza, egoeraren larritasuna azpimarratu du EH Bilduk. «Jaurlaritzaren datuen arabera, azken hamar urteetan ekoizleen %77 desagertu egin da, eta behi bakoitzeko zorpetze maila 1.915 eurokoa da, batazbeste». Gaur egungo egoerari eta datuei erreparatu, eta etorkizunera begirako proiekzioa egin du EH Bilduk. «Azken bi hamarkadetan esne ekoizleen kopuruak izan duen joerari begiratzen badiogu, eta joera hori ondorengo urteeta proiektatuz gero, ikus dezakegu 10-15 urtean esne sektorean baserritarrik ez dela egongo. Laupabost ukuilu intentsibo gera daitezke, baina baserritarrik ez».