Abendibarrena izan da ganadutegirik onena
Iurretarrak lehenengoz irabazi du Gernika-Lumoko lehiaketan ganadutegi onenaren saria. Eme eta ar onenak ere bereak izan dira edizio honetan. Ganadutegiko Rufino Jaio pozik azaldu da sariagaz, egindako lanari errekonozimendua ematen diolako. “”Urte askoan lan egin dugu abelburu onak hezteko, eta aurten behi eta txahal onak izan ditugula suertatu da”.
Abelburu lotearen kalitatea nabarmendu dute epaileek Abendibarren ganadutegitik heldutako abelburuei begira. Behien atzealde eta bizkar ederrak, txahal eta errapeak aipatu dituzte, besteak beste.
Abendibarren herrikide Jon Koldo Bikandi izan da aurreko edizioetan irabazlea. Nagusia ez, baina sariak hartu ditu Bikandik aurten ere. Hazi jartzearen eme txapelduna, aldiz, Prudencio Urkiarena izan da.