Aurtengoa 34. Ereñozarrera igoera izan da, eta iaz moduan kortezubitarra izan zen atzo azkarrena. Bederatzi minutu eta 11 segundotan egin zuen San Migel ermitarainoko ibilbidea.
14 lagunek parte hartu zuten. Bigarrena Igor Urionabarrenetxea izan zen, bederatzi minutu eta 42 segundoko denboragaz. Haren atzetik, Marcos Bernaola heldu zen hirugarren, hamar minutu eta bederatzi segunduko denboragaz.
Ereñoko Mikel Deunaren jaien ospakizunetan bildu ziren atzo herritarrak, eta arratsaldean Herri Kirolen erakustaldiagaz gozatu zuten bertan bildutakoek.
Besteak beste, trontza eta motosierra arteko desafioa, Iker Murueta harrizulatzailearen saioa, eta Santi Zubizarreta eta Mikel Alzolaren arteko proba izan ziren.
Ibon Undabarrenak ere harrijasotzean duen abilezia erakutsi zuen, eta trontzan lehiatu ziren Arkaitz Ispizua eta Beñat Urzuriaga, Santi Zubizarreta eta Karmele Gisasolaren kontra.