Argazkilaria: Gernika Rugby taldea.
Ohorezko mailako hirugarren jardunaldia jokatu zuten herenegun arratsaldean. Hain zuzen ere, denboraldiko bigarren euskal derbia izan zen bi taldeentzat. Lehenengo jardunaldian, basurdeen Hernaniren kontrako partida galdu egin zuten, eta Getxok ere etxean galdu zuen Ordiziaren kontra.
Herenegun, hasiera parekatua izan zen, baina, etxeko taldea jokoa kontrolatzen hasi eta gernikarren defentsan lekua egiten hasi zen. Hala, 9. minutuan heldu zen lehen entsegua, Santiago Troncosoren eskutik. Basurdeek berehalako erantzuna eman nahi zuten. Eta Joel
Toro Sclaviren barneraldi on batekin, ensatsegua lortzeko aukera ona izan zuten, baina, etxeko taldeko defentsak jokaldia zapuztu zuen.
Getxoko taldea bere nagusitasuna erakusten hasi zen, eta defentsan lan bikaina egiten zebilen. Gernikarrek zenbait jokaldi arriskutsu egitea lortu zuten, baina, berriro ere entsegu bat lortzeko aukera galdu zuten. Hala ere, presioa eginez, lehen entsegua erdiezteko ahaleginetan jarraitu zuten. Magunak egitea lortu bai, baina, epaileak balio gabe utzi zuen, falta jokaldi baten ondorioa zela iritzita.
Hala, minutuak aurrera egin ahala markagailuan aldea gutxitzea lortu zuten. 21. minutuan, 7-3 zihoazen. Baina, minutu gutxiren buruan, etxeko taldeak aldea handitu zuen: 10-3. Gero, gernikarrek entseguari esker, 10-8 jarri ziren.
Lehen zatiko azken minutuetan basurdeek partidaren kontrola hartu zuten, etxeko taldea bere zelaian sartuz. Gernika Rugby taldeak erasoan bukatu zuten lehen zatia, partida berdindu ezinik.
Bigarren zatian basurdeak gogotsu bueltatu ziren zelaira. Etxeko taldearen kontrako jokaldi batean heldu zen Bradley Linklater jokalariaren beste entsegu bat, eta 17-8 jarri zen aurretik Getxoko taldea. Gernikarren partidako minuturik eskasenak izan ziren, eta etxekoek ondo aprobetxatu zuten beste entsegu bat eginez.
31-8-ko emaitzagaz partida maldan gora jarri zen basurdeentzat. Erasoan ahalegindu arren, etxekoen defentsaren lan onak ez zien utzi aldea murrizten. Baina, Gernikakoek jokaldi bikain batean lortu zuten entsegua egitea, eta 34-15 jarri zen markagailua. Gero, etxekoek beste entsegu bat lortu zuten, partida erabita utziz.
Asteburu honetan, etxean
Hiru jardunaldiren ostean, Gernika Rugby taldea sailkapeneko hamargarrena da lau puntugaz. VRAC Quesos Entrepinares da lehenengoa, hamabost puntugaz. Hamahiru puntu ditu Complutense Cisneros sailkapeneko bigarrenak. Atzetik, hamarna puntugaz berdinduta daude hiru talde: UE Santboiana, Ampo Ordizia R.E eta Hernani C.R.E.
Asteburu honetan Santboianaren kontra jokatu dute basurdeek laugarren jardunaldian.