Elai-Alai daantzari taldea, pregoia irakurtzen
Kalejiran hasi zuten zapatuan Euskal Jaia, eta, Merkurio iturrira helduta, han batu ziren herritarrak, txupinaren zain. 1965ean Elai-Alai dantzari taldea bersortu zutenetik 50 urte bete dira aurten, eta sortzaile eta ondorengoak izan dira aurten Euskal Jaiari hasiera ematearen arduradunak. Txomin Unzaluk eta Egoitz Atxikallendek irakurri zuten mezua eta, esan zutenez, belaunaldiz belaunaldi iraun duenaren lekuko dira gaur egungo herritarrak: “Hartu genuena baino euskaldunago utzi gura genuke herria. Kantuz kantu eta dantzaz daantza, garenaren zati bat bizi, goztu, erakutsi eta iraakatsi dezagun”.
Zapatuko egunari Euskal Jaia izena ipini diotela aipatu zuten, baina hori baino gehiago izan dadin eskatu zuten: “Izan dadila gurearekin harro sentitzeko egun bat, garena aldarrikatzeko egun bat. Gaur, aldarrikatu dezagun nondik gatozen, hori da-eta inora heltzeko modu bakarra”.
Herri kirolen erakustaldia
Euskal jantziak soinean atera ziren herritarrak zapatuan kalera, ume zein adineko, gazte zein heldu. Euskal Herriko Kantaguneko kideen ahotsak kaleak alaitu zituzten, eta Elai-Alai eta Olarri dantza taldeen pausoen erritmora dantzatu zuten hainbat herritarrek. Trikitilariak, gaiteroak… Festak euskal kutsua hartu zuen zapatuan, Gernika-Lumon.
Herri kirolen erakustaldia
Merkatu plazan egin zuten herri bazkaria, urtero legez. Han bildutakoek, tripa betetzeko ez ezik, kantuan eta dantzan ibiltzeko aukera izan zuten. Iluntzean, Pasealekuan jarraitu zuen festak, erromerian.