Alkortak irabazi du bere kategorian Dzanga Itsas Kayak txapelketa
Domekan jokatu zuten Lekeitioko uretan III. Dzanga Itsas Kayak txapelketa, eta 50 partaide elkartu ziren. Hain zuzen ere, bertoko zein Espainiako zenbait piragua elkarteetako ordezkariek lehiatu ziren. Gainera, Euskadiko itsas Kayak ligako azken froga ...
Sprinter kategoria eta tradizionala jokatu zituzten. Besteak beste, Dzangako kirolari den Mikel Alkorta Peki lekeitiarrak irabazi zuen gizonezkoen senior mailan, kayak tradizionalaren kategorian.
Isuntza hondartzatik hasi eta amaitu zuten proba. Bi ibilbide izan zituzten: Sprinterrentzako bat eta tradizional eta kadeteentzako bestea. Eguerdian ekin zioten txapelketari. Sprinterrek 12,7 kilometroko distantzia egin zuten, eta tradizionalek, bestalde, 9,5 kilometrokoa
Guztira, hamazazpi piragua elkarteetako kideak lehiatu ziren. Taldekako sailkapenari dagokionez, P. Santanderrek lortu zituen puntu gehien: 105. Haren atzetik geratu zen 88 puntugaz Barrika P.T taldea. Hondarribia A.E. sailkatu zen hirugarren, 76 puntu bilduta.
Zeharkaldi herrikoia
Lekeitioko Dzanga Piragua Elkartearen eskutik, hirugarren urtez egin dute txapelketa. Eta oraingo honetan, berrikuntza bezala, zeharkaldi herrikoia ere burutu zuten. Bertan, 21 piraguazalek hartu zuten parte.