Hauteskundeen behin betiko balorazioa egingo du EH Bilduk
Hauteskundeen behin betiko balorazioa egin eta EAJk egindako udal gobernurako eskaintza aztertzen hasiko da gaur, Lekeitioko EH Bildu, batzar zabalean. Kultur etxeko Azkue aretoan jarri dute hitzordua, 19:00etan.Militanteen iritzia jakiteko asmoz, inke...
Militanteen iritzia jakiteko asmoz, inkesta bat burutu zuten uda aurretik, eta militanteek egindako balorazioen berri emango dutela jakitera eman dute, udal hauteskundeen behin betiko balorazioa eginez.
Bestalde, EAJk udal gobernuan sartzeko egindako eskaintza ere azalduko dute batzarrean. Izan ere, Lekeitioko EAJk udal gobernuan sartzeko gonbitea egin zion EH Bilduri udalaren buru jarri zirenean, eta batzordeburutza bi eskaini zizkieten: kultura eta gazteria. «Batza- rrean udal gobernuan sartu edo ez sartu baloratzen hasiko gara, eta, azkenean, beste batzar zabal batean, militanteek erabakiko dute sartzea komeni den edo ez den».