Barandika eta Lekerikabeaskoa
Profesionalen mailara jauzia emango dute zapatuan Xabier Barandikak (Gernika-Lumo, 1990) eta Unai Lekerikabeaskoak (Gernika-Lumo, 1994). Egun horretan, gainera, Jai Alai World Tourreko finalisten
errebantxa hartuko du Gernikako pilotalekuak.
Zelan ikusten duzue partidua?
Xabier Barandika: Askotaan jokatu izan dugu profesionalen kontra, baina oraingoan debuta izango da. Guk bikote legez jokatu nahi izan dugu, baina ezin da izan. Hala ere, partida polita eskaini nahiko nuke, eta jendea frontoitik pozik ateratzea.
Unai Lekerikabeaskoa: Bai, hori da asmoa biharko partidarako.
Debuta etxean izango da; azken partidetan legez, harmailak betetzea espero da. Presiorik sortzen du horrek?
U.L.: Bai, apur bat. Herriaren aurrean jokatuko dugu, lagunak ere etorriko dira… Itxura ona eman nahi dugu eta ahaleginak egingo ditugu.
X.B.: Frontoia betetzea espero dugu, eta horrek presioa sortzen du. Baina ez da lehen aldia hemen jokatzen duguna, eta maila ona erakusten saiatuko gara.
U.L.: Gure aldetik dena emango dugu. Ea partidu ona egiten dugun eta presioa kantxa barruan geratzen den.
Bikote izan zarete, baina bihaar aurka jokatuko duzue. On ala txarto egingo dizue horrek?
U.L.: Xabik ezagutzen nau, badaki nire jokoa zein den, eta hori niri kontra etorriko zaidala uste dut.
X.B.: Zesta puntan bikotea askotan aldatzen dugu, eta ohituta gaude beste baten jokora moldaatu hehar izatera. Bikote garenean nik uste dut joko hobea egiten dugula, baina oraingoan ezin da. Biok ezingo dugu irabazi.
Esperientzia baduzue, txapelak jantzi dituzue, munduko txapeldunak izan zarete… Aurrerantzean maila horri eustea erraza izango al da?
U.L.: Orain arte nahiko ondo atera zaizkigu gauzak.Munduko Kopa irabazi genuen orain bi urte, Munduko Txapelketa absolutua iaz, eta abenduan Daniara goaz. Espero dugu han ere joko ona egitea eta txapelketak irabaztea.
AEBetan jokatzeko aukeraren esperoan izan al zarete?
X.B.: Beti izan dugu hara joateko itxaropena. Ez genekien noiz helduko zen gure momentua, baina aurten aukera eman digute. Pilotari batzuek erretiroa hartu dute, eta gazte asko helduko gara orain AEBetara. Guretzat aukera bat da.
Maila oneko puntistak izango dituzue han aurkari.
U.L.: Bai, hala da. Baina ea guk ere maila ona ematen dugun eta haiei aurka egiteko gai garen.
X.B.: Gu, gainera, partiduak jokatzera ohituta gaude, eta han kinielak jokatzen dituzte. Baina horretara ere ohitu beharko dugu.
Noiz hasiko duzue denboraldia?
U.L.: Abenduan helduko gara hara, eta entrenamenduekin hasiko gara. Denboraldia urtarrilaren 1ean hasiko da.
Zenbat denbora emango duzue Danian?
X.B.: Sei hilabeterako kontratua egin digute, baina udan, uztailena eta abuztuan, bueltan etorriko gara. Gero, ikusi beharko da kontratua luzatzen diguten.
Euskal Herrian berriro denboraldi oso bat jokatzeko aukerarik emango dela uste al duzue?
X.B.: Hori da lortu nahi duguna. Aurten Gernika-Lumoko eta inguruko funtzioak oso ondo joan dira, eta frontoian sekula ikussi ez dudan jendea etorri da partiduak ikustera. Gustura atera dira, gainera. Beraz, espro dut aurrerantzean zesta puntak bultzada hartzea.
U.L.: Bai. Aurten gorakada nabaritu da eta ea ez den honetan geratzen eta aurrera doan.
Eta, zuen ustetan, zer falta du pilotak bultzada hori izateko?
U.L.: Telebistak eta komunikabideek kirol hau ere aintzat hartzea; kirol albisteetan presentzia handiagoa izatea.
X.B.: Bai, hori da. Komunikabideek gutxienez kirol honi buruzko informazioa ere ematea. Horrez gain, enpresen tira-birek ere ez dute laguntzen. Denek bat egingo gabenu eta lehia denak jokatuko bagenitu, askoz jende gehiago animatuko litzateke frontoietara.
Mende bat baino gehiagoko historia duen kirola da zesta punta, eta mundu zabalean hedatu da, gainera. Nun galdu da?
X.B.: Oraintsu ikusi dut Jai Alai Blues pelikula, eta ohartu naiz gauza asko daudela zesta puntari buruz ez nekizkienak. XIX. mende amaieran asmatu zela, edota munduko hainbeste lekutara zabaldu dela. Entzun izan da kirol hau zorte txarrekoa izan dela, baina, ez dakit. Pilotarien grebek eta abarrek ere min asko egin zutela uste dut, eta ez da asmatu horri aurre egiten.
U.L.: Era berean, nik uste dut kirol honek errekonozimendua falta duela. Pilotaria naiz eta ezer gutxi dakit zestaren historiari buruz; azken urte hauetan hasi naiz ezagutzen. Ez dakit, informazio falta izan daiteke.
X.B.: Ezin dut ulertu Gernikan inoiz frontoira etorri ez den jendea egotea. Lehen astelehen eta barikuro sarrerak erosteko ilara handiak sortzen ziren. Beraz, sinesgaitza egiten zait herrian inoiz frontoira etorri ez den eta oraindik zesta puntara jokatzen denik ere ez dakien jendea egotea.