Foruko Udalak antolatuta, herritarrek hainbat ikastaro edukiko dituzte aukeran 2015-2016 ikasturtean. Umeentzako zein nagusientzako eskaintza prestatu dute, eta Kultur Etxean izango dira.
Foruko alkate Janire Urkietaren esanetan, «herriko ekintza sozio-kulturaletan herritarren parte hartzea sustatzen dugu. Kultura zaintzen dugu, herria biziri mantentzen duelako». Modu horretan, ikastaroen programa anitza antolatu dute aurten ere.
Ikastaroak urriaren 5ean astelehenean hasiko direla jakinarazi dute. Ikastaroak martxan jartzeko, hala ere, sei laguneko gutxiengo kopurua bete beharko dela diote.
IKASTAROAK
- Musika
Trikitrixa. Astelehenean edo martitzenean, 19:00etatik 20:00etara edo 20:00etatik 21:00etara.
Batukada. Eguena, 19:00etatik 20:30etara.
Gitarra eta kantu ikastaroa. 6 urtetik gorakoentzat. Martitzenak 20:00etatik 20:00etara eta eguaztenak 20:30eatatik 21:30etara.
Koroa. Eguena, 20:00etatik 21:30etara.
- Kirola
Yoga. Astelehenak eta eguaztenak, 19:00etatik 20:30etara.
Pilates. Martitzenak eta eguenak, 19:00etatik 20:00etara.
Zumba. Martitzenak eta eguenak, 19:00etatik 20:00etara.
- Umeentzako
Psikomotrizitatea. 3 eta 4 urteko umeentzat. Urria, azaroa eta abendurako. Eguenetan, 17:15etatik 18:00etara.
Intro psikoskate eta skate. 5 eta 15 urte bitartekoentzat. Eguenetan, 18:00etatik 19:00etara.
Eskulanak ingelesez. 3 eta 4 urtekoak; astelehenetan, 17:30etatik 18:30etara. 5 eta 6 urtekoak; eguaztenetan, 17:30etatik 18:30etara.
- Jostea
Nagusientzat. Eguaztenetan, 18:00etatik 20:00etara.