Buzoietara bota ditzakete herritarrek iradokizunak
Iradokizun buzoiak ipini ditu Arratzuko Udalak , herriko gune nagusietan. Gardentasun eta eraginkortasun udal politikarekin bat eginez ipini dituzte buzoiak, eta herritarren partaidetza sustatzea du helburu udalak.
Hamar buzoi inguru ipini ditu, hainbat tokitan. Hain zuzen, buzoi multzoetan horietako bat iradokizunak hartzeko gorde du Arratzuko Udalak. Proposamenak zein kexak planteatu ahal izango dituzte arratzuarrek.