Gazte informazio bulegoan ematen dute aholkularitza
Gernika-Lumoko Udalak Sexare aholkularitza zerbitzua zabaldu du, berriro. Bertan, banakako aholkularitza eta zerbitzua emango dute adituek. Martitzenetan izango da zabalik bulegoa, 18:00etatik 20.00etara.
Iazko azaroaan, zerbitzu horri buruz galdetu zion HITZAk sexologia orientazio zerbitzuko arduradun
Igor Erauzkini. Haren esanetan, hainbat urtetan falta izan duen zerbitzua berreskuratu, eta sexua eta sexualitatearen bizipenerako modu onuragarriak bilatzeko zerbitzua ematen dute orain, Gazte Informazio Bulegoan.