Oskar Uribarri Izartu Bermeoko zinegotziak bere kargua utzi du
Izartu Bermeok Bermeoko Udalean duen ordezkari bakarrak, Oskar Uribarrik, bere kargua uzteko erabakia hartu du, eta horrela adierazi zuen atzoko udalbatzarrean.Bere esanetan, lanaldiarekin bateraezin egiten zaio zinegotziaren jarduna: «udaleko lan zam...
Bere esanetan, lanaldiarekin bateraezin egiten zaio zinegotziaren jarduna: «udaleko lan zama handiegia da pertsona bakar batentzat, eta horri lan propioa gehituta, ezinezkoa da Izartu Bermeoren proiektua aurrera eroatea energia eta eraginkortasun gutxiengoagaz».
Garrantzitsuena, eurek eratutako proiektua dela uste dute. Horregatik, aurrerantzean Iker Aguadok hartuko du Uribarriren kargua.
Diotenez, Aguadok «gaitasuna, jarrera eta denbora» dauzka behar duten jarduna «kemenarekin» aurrera eroateko. Aldaketa hau eman arren, Izartu Bemeo proiektuak bere horretan jarraitzen duela jakinarazi gura dute; «izan ere, gauza guztien gainetik, Bermeorentzako finkatu dituzten asmoak egi bihurtu daitezen gurako lukete».