Hauteskunde aurreko asanblea bat, Gernika-Lumon
Urriaren 1ean batuko dira, 19:00tan, Elai Alai aretoan. Bi gai nagusi jorratuko ditu asanbleak. Batetik, Espainiako hauteskunde orokorrei begira, aldaketari begirako beste indar progresistekin zerrenda zabalak osotzeko planteamenduari buruzko hausnarketa egingo dute; era berean, Espainiako Parlamenturako eta Senaturako zerrendagaiak proposatzeko aukera ere izango da.
Bestetik, Gernika-Lumoko EH Bilduk landuko dituen lerro nagusiak marrazteari ekingo diote. Udal hauteskundeetan aurkeztutako herri programa oinarri hartuta, lehentasunak identifikatu eta horiei nola aurre egin eztabaidatuko dute. Indar politikoak herrian izango duen antolaketa ere definitu nahi dute.