Goizean, ume eta gaztetxoak muralak, txapak, karetak… egiten egon ziren. Eta jostailu bilketa solidarioa ere egin zuten.
Arratsaldean, estropada solidarioak egin zituzten, bi kategoria ezberdinetan. Batean, bikoteka ipinita kayaketan 600 metroko distantzia egin zuten. Bestean, berriz, paddle sup lasterketan, 300 metroko ibilbidean lehiatu ziren.
Arrakastatsua izan zela esan dute antolatzaileek eta giro paregabea sortu zela nabarmendu dute. Siriar errefuxiatuentzako diru bilketan helburuak “soberan bete” zituztela azaldu dute.
Hain zuzen ere, txapelketako izen ematean, umeen goizeko tailerretan, barran eta donazioetan batutako dirua udaletxearen esku utziko dute zehaztu dute, herrian bertan edo eskualdean hartzen diren siriarren gastuak laguntzeko.