Zapatuan Ibarrangeluko Laga hondartzan jokatu zuten txapelketa, eta inguruko surflari eta surfzaleek egun osoko plana izan zuten.
Parte hartzaileak inguruko herritarrak izan ziren. Hain zuzen ere, urte osoan zehar Lagan surfa egiten dutenak, tartean, Ogoñope surf taldeko bazkideak.
Antolatzaileak gustura daude: “Oso giro polita egon zen, dena ondo joan zen, olatuak izan genituen eta eguraldi ederra surfaz gozatzeko”.
Surflariak kategoria desberdinetan lehiatu ziren, eta guztira, 16 bat txanda egin zituzten goiz guztian zehar. Surfean, hiru maila egon ziren: nagusiak, 18 urtetik beherakoak, eta 12 urtetik beherakoak. Hala, beste kategoria hauek ere jokatu zituzten: 18 urtetik beherakoen body board-a, long board-a, emakumezkoen surf oppen-a eta kortxozko body board-a.
Antolatzaileek esan dutenez, “pena” da aurten neska gutxi lehiatzea. “Pare bat baino ez ziren egon, aurreko urteetan askoz gehiagok parte hartu izan dute, bai nagusien mailan eta baita gaztetxoetan ere”.
18 urtetik beherako body board kategorian, Andoni Jaio nagusitu zen. Long boardean, Eder Korresek irabazi zuen, kortxozko body boardean Alain Rio izan zen garailea, eta emakumezkoen surf oppenean, Emma Albizu izan zen onena. Bestalde, surfari dagokionez, Ibon Wolshrjin nagusitu zen nagusien mailan. 18 urtetik beherakoetan, berriz, Jon Aritz Banerak irabazi zuen, eta 12 urtetik beherakoetan, Martin Moina izan zen garailea.
Jai giroan
Arratsaldean ospakizuneratarako tartea hartu zuten surflari eta surf zaleek. 18:30ean sari banaketa eta zozketa egin zituzten. Sariak banatu ondoren, txokolatadan elkartu ziren Hatzaspe txiringitoan.
Iluntzeko kontzertuagaz ere gozatu zuten bertan bildutakoek, eta ostean, barbakoa egin zuten. Eta eguna behar bezala borobiltzeko, gauean, Dj Beerdi eta Dj Karramarroren emanaldi egon zen.
SAILKAPENAK:
- Ibon Wolshrjin
- Andoni Rodriguez
- Antxon Mugica
- SURFA (18 URTETIK BEHERAKOAK):
- Jon Aritz Banera
- Borja Etxano
- Mikel Abasolo
- SURFA (12 URTETIK BEHERAKOAK):
- Martin Moina
- Mikel Elorriaga
- Jon Ugarte
- BODY BOARD (18 URTETIK BEHERAKOAK):
- Andoni Jaio
- Unai Jaio
- Daniel Pagadi
- Eder Korres
- Markel Bollar
- Martin Idarraga
- EMAKUMEZKOAK (SURF OPEN):
- Emma Albizu
- Naiara Conceiro
- Alain Rio
- Gorka Lopez
- Lander Larruzea