Maria Zorroza/euskaltrail
Gorbeia Suzien proban erabaki da aurtengo Euskal Kopa, eta Arrolape mendi klubeko Maria Zorroza gernikarrak lidergoari eutsi, eta kopa eskuratu du. Gorbeia Suizen probaren ostean egin zuten sari banaketa, Zeanurin.
Pozik da gernikarra, denboraldi bikaina egiten ari baita. Gorbeiako proban, gainera, espero baino hobeto ikusi du bere burua. «Munduko onenekin neurtu ditut indarrak, eta uste baino sentsazio hobeak izan ditut», dio gernikarrak.
Nesken artean, laugarren postuan bukatu zuen Zorrozak domekako proba, 3.53ko denborarekin.
ISF zirkuituan hirugarren
Euskal Koparako ez ezik, Gorbeiako proba ISFren (International SkyRunner Federation) Sky Runner National Serietarako puntuagarria ere izan da. Andorran, Portugalen eta Espainian jokatzen den zirkuitu horretan hirugarren postua du Zorrozak momentu honetan.
Zirkuitu hori amaitzeko, probaa bakarra falta da. Azaroren 8an jokatuko da Bartzelonan Marató del Montseny lasterketa. Hala ere, parte haartuko duen ez du erabaki Zorrozak. «Lau lasterketa egin ditut eta lau behar ditut puntuatzeko. Hirugarren postua bermatzeko, baliteke parte hartzea». Baina denboraldia asko luzatzea litzatekeela dio