Intxausti Giroko zortzigarren etapan helmugara heltzen.
Movistar Team-en azken bost denboraldiak egin ostean, talde britainiarraren gidaritzapean lehiatzea erabaki duela jakinarazi berri du.
Muxikarragaz batera, beste euskal txirrindulari hauek ariko dira Sky taldean: Mikel Nieve, Mikel Landa eta David Lopez.
Azken urteotan ibilbide oparoa izan du Intxaustik. Aurten, Italiako Giroko zortzigarren etapa irabazi du, eta mendiko mailota eskuratzeko borrokan ere egon zen.
Asturiasko Itzulia bigarren amaitu zuen, eta Andaluziako Itzulian eta GP Miguel Indurain lasterkeetan hirugarren sailkatu zen. Criterium Dauphiné lasterketan ere podiuma egiteko zorian egon zen, baina, azkenean laugarren amaitu zuen.
Bestalde, iazko Poloniako Tourrean hirugarren egin zuen muxikarrak. 2013an, berriz, Italiako Giroko bere lehenengo garaipena lortu zuen, eta Beijingko Tourra irabazi zuen. 2010ean bigarren sailkatu zen Euskal Herriko Itzulian.