Txosna batean lanean, urriko azken astelehenean
Irailaren 30an, 14:00etan, amaituko da eskabideak egiteko epea. Deialdia helbide soziala Gernika-Lumon duten eta urtean zehar jarduera gehiago antolatzen dituzten kultur, kirol, aisialdi eta gizarte elkarteentzat da. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako elkarte eta erakundeen erregistroan izena emanda egon beharko dute.
Txosnek edariak, taloak eta ogitartekoak saltzeko baimena baino ez dutela izango gogorarazi du Gernika-Lumoko Udalak. Eskabide guztien zozketa jendaurrean egingo dute, urriaren 2an, 13:00etan, udaletxeko batzar aretoan.