Surflariek eta surfzaleek urteroko hitzordua dute, Ibarrangeluko Laga hondartzan.
Parte hartzaileek 09:30erako han egon beharko dute, ordu horretan izango delako izen ematea. Gero, 10:30ak aldera hasiko da txapelketa.
Jai giroan ospatuko dute txapelketa. Izan ere, arratsalderako eta gauerako hainbat ekitaldi prestatu dituzte Ogoñope surf taldeko kideek.
18:30ean sari banaketa eta zozketa egingo dituzte. Sariak banatu ondoren, txokolatada egingo dute Hatzaspe txiringitoan, eta ondorengo orduetan musika izango da protagonista.
Musikaz girotuta
20:00ean kontzertua egongo da, eta ostean, barbakoa bertan bilduko guztientzat. Gauean, berriz, Dj Beerdi eta Dj Karramarroren emanaldiak egongo dira, 23:00etatik aurrera.
Antolatzaileek azaldu dutenez, txapelketa bihar bukatu ezean, etzi jarraituko du lehiak, 10:00etan hasita.