Domeka eguerdian Arratzun jokatu zuten txapelketan, 6,4 zentimetroko hamar zulo egitea lortu zuten.
Bizkaiko sei zulatzaile taldetako ordezkarien lehia ikusteko jende asko batu zen. Honako talde hauetako kideek parte hartu zuten: Arratzuko Piratak Herri Kirol taldea, Burdin gazteak, Errekatxo harrizulatzaileak, Gallartak, Trapagaran eta Kabiezes.
Guztira, hamar bikote aritu ziren nor baino nor gehiago. Arratzuko Piratak Herri Kirol taldetik eta Burdin Gazteak taldetik bina bikote egon ziren, Trapagarandik hiru bikote eta gainontzekoetatik bikote bakarra.
Irabazleen talde bereko Oskar Laso eta Iker Reyero sailkatu ziren bigarren, zulo kopuru bera eginda, baina, 4,6 zentimetrokoak. Hirugarrenak, berriz, Burdin gazteak taldeko Edu Hidalgo eta Tamara Gartzia izan ziren, 11,7 zentimetroko bederatzi zulo eginda.
Bestalde, etxeko taldeko bi bikoteei dagokienez, bosgarren eta zortzigarren postuetan sailkatu ziren. Iker Muruetak eta Jon Kepa Donetxebarriak egin zuten bosgarren, 7,4 zentimetroko zortzi zulo eginda. Santos Arrietak eta Asier Zubiaga izan ziren zortzigarrenak, 1,8 zentimetroko zazpi zulo eginda.