Domekan, 17:30etatik aurrera, lau partaide izango dira nor baino nor gehiago: Kortezubiko Txertudi, Bermeoko Erauskin, Mungiako Taberna Goieta eta Urdulizko Fontaneria Zalbide.
Biharamunean, ostera, 21:00etan hasiko da lehia. Aulestiko Maider Uriartek, Mungiako Bar Goietak eta Berangoko Goitiak jokatuko dute txapelketaren bigarren jardunaldian.
Aurtengoa Nabarnizen egingo duten 46. txapelketa izango da, eta Bizkaiko zein Euskal Herriko txapelketetarako puntuagarria izango da.
Udalerriko harria erabiliko da proban, 50 kiloko gainkargarekin. Jardunaldi bakoitza lehiatu baino ordu bete lehenago pisatuko dituzte zaldiak. Era berean, parte hartuko duten zaldi bakoitzaren mikrotxip zenbakia ematea derrigorrezkoa da.
Txapelketa irabazten duenak manta eta garaikurragaz batera, 800 euro jasoko ditu. Bigarren sailkatuak 700 euro jasoko ditu, eta hirugarrenak 600 euro. Halaber, partaide guztientzat egongo dira sariak; laugarrenetik zazpigarrenera sailkatuek 550 eta 400 euro arteko saria josoko dute.