Laugarren batzarra deitu du Gazte Mahaiak barikurako
Hain zuzen ere Goiko Plazako Kabidxen batuko dira, 19:00etan.
Ekainean egindako hirugarren batzarrean, Gaztetxe baten edo herriko gazteak batzeko leku edo espazio baten beharrizanaren inguruan eztabaidatu ostean, barikuko batzarrean Gaztetxearen proiektua aurkeztuko dutela jakinarazi dute. Batzar horretan, Bermeoko Udaleko zinegotziek eta teknikariek ere parte hartuko dute.
14 eta 35 urte bitarteko gazte bermeotarrek parte hartu ahal dute Gazte Mahaian. Parte hartzea irekia da, hau da, hurbildu gura duen edozein gazteri zabalduta dagoela azaldu dute.
Martxoan hasi zuten herriko gazteen parte hartzea bideratzeko Gazte Mahai iraunkor bat eratzeko prozesua.