Marisa Perez Laspiurren margolana hartzen
Urtero egin modura, Bermeoko Artza Pilota Taldeak Laspiur bermeotarraren margolan bat zozkatu du. 1353 zenbakia izan da irabazlea, eta Gernika-Lumora joan da aurtengo saria, hain zuzen ere, Marisa Perezentzat izan da. Artza Pilota Taldeko presidente Juan Karlos Gerraren eskutik jaso du Perezek Laspiurren margolana.