Gurasoak euskara klaseetan
Euskara ikasi gura duenarentzat, unibertsitate mailan ikasketak euskaraz egin gura dituenarentzat eta gida baimena euskaraz lortu gura duenarentzat diru laguntzak emango ditu Gernika-Lumoko euskara zerbitzuak.
Diru laguntza deialdia urrian jarriko dute indarrean, eta 2016ko irailaren azkenera arte iraungo duela zehaztu du euskara zerbitzuak.
Laguntzaren eskaitzaileak, baina baldintza batzuk bete beharko dituela zehaztu du udalak. Hala, Gernika-Lumon erroldatuta egon beharko dute, eta 16 urte baino gehiago izan behar dituzte.
Diru laguntzak bi motatakoak izan daitezkeela ere argitu du euskara zerbitzuak. Batetik, matrikula ordaintzeko laaguntza eska daiteke ikastaroa hasi eta hilabeteko epean; bestetik, asistentziagatiko diru laguntza ere eska daiteke. Hori, ikastaroa amaitu eta hurrengo hilabetean eskatu beharko du ikasleak.