Joan den martxoan Mertzede ikastetxearen aurrealdean egin bezala, bertatik oso gertu, beste irudi handi bat jarri du Gernika-Lumoko Udalak, 1965. urteko San Bartolome kalea nolakoa zen adieraztekotan. Errenteria auzoko gurutzetik gertu jarri dute 24 metro koadroko aluminiozko irudia, eta, udalak dioenez, «Mertzede ikastetxearen aurrealdean dagoenaren antzekoa da».