Barikura bitartean izena eman daiteke Ibarrangeluko GAP-eko ikastaroan
Kultur etxean eman behar da izena (17:00etatik 21:00etara) eta taldea sortzeko gutxienez 6 laguneko taldea behar dela jakinarazi dute. Ikastaroan gluteoak, abdominalak eta hankak lantzeko saio espezifikoak egingo dituzte.
Hain zuzen ere, jarduera aproposa da gune horietan bildutako koipeari, azalaren ahultasunari, zirkulazio txarrari eta tonu ezari aurre egiteko. Halaber, beste jarduera kardiobaskular batzuetarako osagarri bikaina da.
Martitzen eta eguenetan izango da ikastaroa, goizez eta arratsaldez. Goizeko txandakoek 09:30etatik aurrera egingo dituzte ariketak, eta arratsaldekoen ordutegia oraindik ez dute zehaztu.