Kalte materialak Etxebastar enpresan
Herenegun gauean sutea piztu zen Bermeoko portu komertzialean dagoen Etxebastar enpresan. Suaren eraginez, Etxebastar enpresako estalkia eraitsi egin zen, eta horrek sortu zituen kalterik larrienak. 23:00ak aldera piztu zen sua, eta Gernika-Lumoko, Bas...

Herenegun gauean sutea piztu zen Bermeoko portu komertzialean dagoen Etxebastar enpresan. Suaren eraginez, Etxebastar enpresako estalkia eraitsi egin zen, eta horrek sortu zituen kalterik larrienak. 23:00ak aldera piztu zen sua, eta Gernika-Lumoko, Basauriko eta Derioko suhiltzaileak ibili ziren sua itzaltzeko lanetan. Suhiltzaileetako bat Gernikako ospitalera eroan behar izan zuten beroak jota.