
Arana, iazko Dakar proban
Zubieta Errotan izango da pilotu ereñarra, 20.00etatik aurrera. Kultur etxera doazenek berarekin solasaldian aritzeko aukera izango dute. 2016an ere Dakar proban izango dela baieztatu diote Txomin Aranari, eta Argentinako proba horretarako prestatzen hasiak dira. Moto berria erosi gura du, eta finantziazioa lortu.
Hamaseigarren egin zuen iaz, Dakar proban. 2016rako dituen erronkei buruz jakiteko aukera izango dute herritarrek barikuko berbaldian.