
Atzo gaueko irudia
Atzo, 23:00ak aldera piztu zen sutea Bermeoko portu komertzialean kokatuta dagoen Etxebastar enpresan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Oraindik, baina, ez dakite zerk eraginda piztu zen sua.
Suaren eraginez, Etxebastar enpresako estalkia eraitsi egin da eta horrek sortu ditu kalterik larrienak. Hala ere, kalte materialak baino ez dira izan.
Gernika-Lumoko, Basauriko eta Derioko suhiltzaileak izan dira sua itzaltzeko lanetan. Suhiltzaileetako bat Gernikako ospitalera eroan behar izan zuten beroak jota.

Etxebastar enpresa goitik ikusita