Berriatuarrak Aitxe Kutz jaien ospakizun nagusietan elkartuko dira asteburuan
Besteak beste, bizikleta desafioa, umeen duatloia, uretako jolasak eta giza proba egingo dituzte. Domekako bazkarirako barikua aurretik eman behar da izena, udalerriko Arriola jatetxeanAstelehen eguerdian Aitxekutz ermitan meza entzunez ospatuko dute A...
Besteak beste, bizikleta desafioa, umeen duatloia, uretako jolasak eta giza proba egingo dituzte. Domekako bazkarirako barikua aurretik eman behar da izena, udalerriko Arriola jatetxean
Astelehen eguerdian Aitxekutz ermitan meza entzunez ospatuko dute Aitxe Kutz eguna berriatuarrek, baina, aurretik, asteburu honetan murgilduko dira jai giro bete-betean.Zapatu arratsaldean kuadrilletan elkartu eta kostari zeinek buelta azkarren eman lehiatuko dira, bizikleta desafioan.
Iluntzean, Goxalde elkartearen laguntzagaz, sardinak eta falda dastatuko dute parrilladan, Urepel plazan.
Jan-edanean ibili ostean, Angel Eizagirreren eskutik, erromerian dantza egiteko aukera izango dute.
Bizilagunen arteko proba
Biharamun goizean umeen duatloia ikusteko bilduko dira herritarrak. Bizikletan eta korrika egin beharko dute, eta partaide guztientzat opariak egongo direla jakinarazi dute.
Gero, ume zein nagusiek primeran pasatzeko aukera izango dute ur-jolasetan.
Domeka eguerdian, Aitxekutz ermitan meza egongo da, eta ondoren, giza proba lehiatuko dute Goiko kaleko, Beheko kaleko eta auzoetako bizilagunek.
Probaren ostean indarberritzeko, Arriola jatetxean bazkalduko dute. Bazkarira joateko asmoa duten herritarrek jatetxean bertan eman behar dute izena, hilaren 11 aurretik.
Gainera, eguraldi ona egonez gero, udalak mahaiak eta aulkiak ipiniko ditu herritarren esku, nahi duenak bazkaria egin, eta Urepel plazan bazkaltzeko.
Txirrindularitza
Beste alde batetik, hilaren 19an kirol ekintzak izango dira protagonista.
Hain zuzen ere, arratsaldean, kadete mailako 33. Aitxe Kutz txirrindulari saria eta XIII. Juan Luis Kanterape memoriala lehi- atuko dituzte.
Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio artean, 43 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute txirrindulariek. Besteak beste, Merelludi gana igaro beharko dute partaideek.
Ondoren, Berriatuko eta Mungia taldeen arteko futbol partida izango dute ikusgai, Ibarra futbol zelaian. Hain zuzen ere, liga hasierako norgehiagoka jokatuko dute etxeko eta Mungiako taldeek.