
Umeak, zirku tailerrean
Hamar ikastaro eskainiko ditu Gautegiz Arteagako Kultura Batz0rdeak irailetik aurrera. Ume zein nagusi, kirola, kantua, dantza, josteko tailerra eta beste izango dituzte herritarrek aukeran. Hain zuzen, zirku tailerra, pilates, umeentzako inglesa, helduentzako mantentze gimnasia, zumba, yoga, skate, abesbatza, joskintza eta bertsolaritza izango dira arteagarren eskura izango diren jaarduerak.
Izena emateko epea gaur zabaldu dute, eta hilaren 18ra bitartean izango da horretarako aukera. Kultura Batzordeak jakinarazi duenez, ikastaroetan izena ematen duenak kurtso osoa bete beharko du.