Herri sare batek preso gaixoak etxeratzeko eskatuko du hilaren 26an
Gaixorik dauden presoen egoera eta errealitatea kalera aterako dute Donostian. Kursaal eta Sagues artean giza katea egiteko deia zabaldu du Sare plataformakIrailaren 26an larriki gaixorik dauden presoak etxeratzeko eskatuko dute Donostian. Sare platafo...
Gaixorik dauden presoen egoera eta errealitatea kalera aterako dute Donostian. Kursaal eta Sagues artean giza katea egiteko deia zabaldu du Sare plataformak
Irailaren 26an larriki gaixorik dauden presoak etxeratzeko eskatuko dute Donostian. Sare plataformak aurreko barikuan Donostian egindako prentsaurrekoan gaixorik dauden presoen egoera eta errealitatea kalera atera nahi dutela agertu zuen, «salaketa eta ezagutzatik, aldaketak bultzatzeko eta lortzeko».Hain zuzen ere, gaixo dauden preso politikoak berehala kaleratzea exijitu nahi duen deialdia Zinemaldiaren azken egunean egingo da. Izan ere, Sarek haien egoera salatzeko baliatu nahi du Zinemaldia. «Hemen, Euskal Herrian, filmek jasotzen ez duten egoera krudela luzatzen doa gugan, etxe eta familia asko sufrimendu lazgarrira behartzen. Eta, zoritxarrez, ondoan dugun egoera hau askotan ez dugu ikusi ere egiten. Film honen protagonistak urrun daude, espetxeetan sakabanaturik, eta, gaur azpimarratu nahi ditugun kasu- etan, oso egoera larrietan, pairatzen dituzten gaixotasun sendaezinengatik».
Eragina, nabarmenagoa
Sakabanaketa politika «krudela eta mendekaria» dela azpimarratu dute plataformako kideek. Gaixorik dauden presoen kasuetan, gainera, sakabanaketa politika hori areagotu egiten dela ere nabarmendu dute. «Ezin dute familiaren babesa sentitu, ezta une larrietan ere. Kideen laguntza ukatzen zaie. Bakardadean eraman behar dute gaixotasunaren zama astuna eta mingarria; bereziki larria da hau gaixotasun psikologikoz jota daudenentzat».
Hilaren 26an, 17:00etan, Kursaal jauregitik hasi eta Sagueseko Bake Usorainoko tartean egingo den giza kartean parte hartzeko deia egin diote euskal jendarteari. Herri sare bat osatu nahi dute, euren mezua mundu osora zabalduz.